Etxebizitzaren auzia
Etxebizitzaren auzia | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Friedrich Engels |
Argitaratze-data | 1872 |
Izenburua | Zur Wohnungsfrage |
Ekoizpen lekua | Leipzig |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | alemana |
Argumentu nagusia | housing gap (en) |
Etxebizitzaren auzia (alemanez: Zur Wohnungsfrage) 1872ko Friedrich Engelsen saiakera da.[1]
1872ko maiatzetik 1873ko urtarrilera bitarte Alemaniako Volksstaat egunkarian argitaratu ziren Engelsen hainbat testu jasotzen dira liburuan, etxebizitzaren auzia lantzen dutenak. Liburuaren lehen edizioa 1873. urtean argitaratu zuten, eta, handik hamabost urtera, 1887an, eguneratu eta berriro atera zuten, hitzaurre berri batekin.
2023an Ane Garciak euskaratu zuen, Katakrak argitaletxearen eskutik.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburua hiru ataletan banatuta dago; lehenengoan, Proudhonen pentsamenduari erantzuten dio Engelsek; bigarrengoan, etxebizitzaren auzia ebatzi nahi duten burgesen neurriei egiten die kontra; eta hirugarrengoan, berriz, bestelako «adibide eta frogak» gaineratzen ditu.
Engelsen arabera, kapitalismoaren berezko ezaugarrietako bat da etxebizitza izateko langileen gabezia, eta egiturazkoa da etxebizitzaren auzia. Modu horretara, proposatutako bideekin arazoa ez zela konponduko iritzi zuen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Najib B. Hourani, Edward Murphy. (2016). The housing question: tensions, continuities, and contingencies in the modern city. Londres ISBN 978-1-317-02844-4. OCLC .1018167392.
- ↑ «La imatge permanent» Berria 2023-11-11 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |