Guadalajara (Espainia)
Guadalajara[1] Espainiako izen bereko probintziako hiriburua da. Iberiarrek sortu zuten, eta Arriaca izena eman zioten (ibai harritsua adierazten duela esan ohi da, euskarazko Arriaga oinarri hartuta). Henares ibaiak gurutzatzen du hiria.
Mugakideak
Guadalajarak honako udalerri mugakideak ditu: Fontanar eta Marchamalo ipar-mendebaldean, Cabanillas del Campo mendebaldean, Alovera hego-mendebaldean, Chiloeches, Pozo de Guadalajara, Pioz eta Loranca de Tajuña hegoaldean, Horche, Yebes, Valdarachas eta Aranzueque hego-ekialdean, Centenera eta Lupiana hegoaldean, Torija eta Aldeanueva de Guadalajara ipar-ekialdean, eta Tórtola de Henares iparraldean.
Garraioak
Errepideak
Guadalajarako errepide nagusiak honakoak dira:
Identifikatzailea | Ibilbidea |
---|---|
A-2 | Madril - Guadalajara - Zaragoza - Lleida - Bartzelona - Girona - Frantzia |
R-2 | Madril - Guadalajara, ordainsariduna. |
N-320 | Venturada (Madril) - Albacete Cuencatik |
Trenak
Renfe Operadorak bi tren geltoki ditu Guadalajarako hirian:
1. Renfe Aldirikoak
Madrilgo Aldirikoen C-2 linea Guadalajarako tren geltokitik pasatzen da.
2. Guadalajara-Yebes (AVE)
AVE abiadura handiko trena Guadalajaran ere gelditzen da. Honako ibilbidea du: Madril - Guadalajara - Calatayud - Zaragoza - Lleida - Tarragona - Bartzelona - Frantzia
Autobusak
TRAPSA autobus konpainiak kudeatzen ditu inguruko autobusak.
Klima
Datu klimatikoak (Guadalajara (1971 - 2000)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.2 | 10.3 | 13.3 | 14.7 | 18.9 | 24.1 | 28.7 | 28.5 | 24.0 | 17.6 | 12.0 | 8.8 | 17.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.4 | 3.8 | 5.8 | 7.8 | 11.8 | 16.1 | 19.5 | 19.4 | 15.5 | 10.5 | 5.8 | 3.4 | 10.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -3.5 | -2.7 | -1.6 | 1.0 | 4.7 | 8.1 | 10.3 | 10.3 | 7.1 | 3.4 | -0.5 | -2.0 | 2.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 31 | 31 | 31 | 54 | 74 | 51 | 29 | 29 | 44 | 46 | 39 | 41 | 500 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 6 | 6 | 6 | 9 | 10 | 7 | 4 | 4 | 5 | 7 | 6 | 8 | 78 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 4 | 4 | 3 | 3 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 3 | 19 |
Eguzki orduak | 137 | 150 | 196 | 186 | 219 | 270 | 328 | 307 | 228 | 178 | 136 | 112 | 2440 |
Iturria: [2] |
Monumentuak
- Alcazar Real
- Harresien aztarnak
- San Francisco gotorlekua
- Infantadoren jauregia
- Antonio de Mendozaren jauregia
- Cotillaren jauregia
- Vega del Pozo kondesaren jauregia
- Santa María konkatedrala
- Jakue Nagusiaren eliza
- San Gil eliza
- San Gines eliza
- San Frantzizko komentua
Komunikabideak
Prentsa idatzia
- La Tribuna de Guadalajara
- Noticias de Guadalajara
- Nueva Alcarria
- Guadalajara Dos Mil
- El Día de Guadalajara
- Henares al día
- La Crónica de Guadalajara
- El Decano de Guadalajara
Telebista
Irratia
- SER Guadalajara
- Onda Cero Guadalajara
- Radio Nacional de España
- Punto Radio Guadalajara
- COPE Guadalajara
- Radio Castilla-La Mancha
- Radio Marca Guadalajara
- Radio Arrebato
Hiri senidetuak
- Livorno (Italia)
- Roanne (Frantzia)
- Parma (Italia)
- Guadalajara (Mexiko)
- Nitra (Eslovakia)
- Nuneaton & Bedworth (Erresuma Batua)
- Buga (Kolonbia)
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Guadalajarako udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Guadalajara Interaktiboa