Streymoy
Streymoy eskualdea | |
---|---|
Faroeak | |
Administrazioa | |
Estatua | DNK |
Hiriburua | Tórshavn |
Geografia | |
Koordenatuak | 62°07′54″N 7°01′10″W / 62.13167°N 7.01944°W |
Azalera | 373 km² |
Punturik altuena | Kopsenni (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 22.400 |
Dentsitatea | 0,06 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Eskualde autonomoa | Faroeak |
Uharteak | Streymoy, Koltur, Hestur eta Nólsoy |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Stremoy eskualdea eta barrutia (faroeeraz Stremoyar sýsla og valdømi) Faroetako uharte handiena da. Stremoy uharteak (Tórshavn hiriburua bertan dago) eta hegoaldeko hiru uharte txikik (Koltur, Hestur eta Nólsoy) osatzen dute.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeak 373 km² ditu eta guztira 22,400 biztanle ditu. Uhartea luzaxka da eta hego-ekialdean bi fiordo sakon ditu, Kollafjørður eta Kaldbaksfjørður. Menditsua da eta mendebaldean 500 metroko altuerara iristen diren labarrak ditu. Mendi garaiena Kopsenni da (789 m).
Landaretzari dagokionez, ez dago zuhaitzik, hirietan landaturikoak salbu, eta belarrak uhartea estaltzen du.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Streymoy zubi bidez Eysturoy uhartearekin loturik dago eta ferri bidez gainontzeko uharteekin.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]BirdLife International erakundeak Hegaztientzako Eremu Garrantzitsua (IBA, Important Bird Area) izendatu du. Hegazti aipagarriak ipar fulmarra (75.000 bikote), lanperna-musua (20.000), antxeta hankabeltza (9.000), ekaitz-txori txikia (2.500), martin hegalzuria (300)... dira.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- T�rshavn, 19.339 biztanle (Hoyv�k eta Argir suburbioak barne).
- Vestmanna, 1.234 biztanle.
- Kv�v�k, 615 biztanle.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Streymoy eta Eysturoy arteko zubia.
-
Mendebaldeko kostaldea.
-
Sk�lingsfjall mendia (767 m).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page